LITERATURA

Hedoi Etxartek eta Alain M. Urrutiak "Ihes Ederra" izango dute hizpide Bilbon

Ihes Ederra eleberri grafikoak hiru espazio ditu. Alde batetik gune zentrala, non istorioa garatzen den. Beste aldetik, beheko izkinak daude, non testu entziklopedikoaren itxurako testuak jartzen diren, istorio nagusiaren aldagaiak izan daitezkeenak, eta azkenik, ezkerreko gunean dagoen tartean esaten ari denaren gaineko informazio osagarria jarri da (liburuak, diskoak, webguneak, eta abar). Beraz, liburuan aipatzen denaz, inork, bestelako informazio nahi baldin badu, hortxe izango du nora jo. Izan ere, liburutik ateratzeko gonbitea egiten da.

Lan hau eta ez da ohiko komiki bat, irakurketa kritikoa egiten duen lana baita. Bestelako irakurketak onartuko dira, sakonagoak agian, horretarako detaile asko jarri baitira. Irakurketa anitzeko liburua da, ulertzeko modu asko eskainiko duena, baina berba egiteko liburua sortu nahi izan dute egileek, interesgarriena hortik bertatik sor daitekeen eztabaida da.

Honatx Nontzeberri webguneak bi egileei egindako elkarrizketa.

Irakurketa Txokoak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button