ESZENA

Pasaiako Dantza Festibalaren egitaraua osatzeko proposamenak

Pasaiako Dantza Festibalaren III. edizioa datorren urteko ekainean ospatu nahi dute, eta orain, Euskal Herriko talde eta sortzaileei dei egiten diete sorturiko lanekin bertan parte har dezaten.

Pasaiako Dantza Festibala hitzordu parte-hartzaile, bateratzaile eta berdintzailea izango da, eta zentzu horretan dantza sozializatu nahi du eta bide batez publiko berriak sortu ere.  Dantza munduaren sortzaileen lanak erakusteaz gain, tailerrak, erakusketak, eta hitzaldiak osatuko dute programa, eta bide horien bidez helburua beteko da, hau da, dantza publiko orokorrarengana eramatea.

Horretarako Euskal Herriko zazpi probintzietako sortzaileen proposamenak onartuko dira, lanak ez dira oso luzeak izan behar, iraupen laburrekoak baizik, kalean  edota bestelako espazioetan aurkeztuak izango baitira.

Lanak abenduaren 14a baino lehenago helaraziko dira.

Proposamen bilketa horrek ere konpainien eta dantzaren sorkuntzaren gaur egungo egoera nolakoa den jakiteko balio izango du, eta modu horretan festibalaren egitaraua osatu ahalko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button