MUSIKA

“Musika dibertigarria da” kontzertu didaktikoak gaurtik aurrera, Bilbon

Apirilaren 19tik aurrera, ostiralero, eta maiatzaren 11ra arte, Musika dibertigarria da kontzertu didaktikoen zikloa garatuko da Bilboko Bertendona Institutuan. Ekimenak musika-arloan publiko berriak sortu nahi ditu.

Programan hainbat musika-taldek hartuko dute parte, “Bilboko herritarren artean musikarekiko zaletasuna sustatzeaz gain, herritarrengana musika klasikoa eta hainbeste ezagutzen ez diren beste estilo batzuk hurbiltzeko helburuarekin”.

Gaur, apirilak 19, abiatuko da programa Dolmen Ensemble haize-boskoteak eskainiko duen Sustraiak izeneko kontzertuarekin. Ibon Ariznabarreta (zeharkako txirula), Mikel Albistur (oboea), Eider Garcia de la Torre (klarinetea), Aitor Gullon (fagota) eta Asier Urreta (tronpa) aritzen dira talde horretan. Boskoteak folklorean eta sei konpositore handiren musikan oinarritutako soinu-esperientzia eskainiko du.

Hurrengo kontzertuak hauek izango dira: Apirilaren 26an, Lorena Ferreiro sopranoa eta Iñaki Belasko piano-jolea arituko dira; maiatzaren 3an, Vicent Zaragoza eta Elur Arrieta perkusio-munduan arituko dira; maiatzaren 10ean, Joshua Edelman Quintet eta bere Jazz Afrolatinoa entzungo da; eta maiatzaren 11n, berriz, Dolmen Ensemble arituko da Pedro eta Otsoa izeneko kontzertua eskaintzeko.

Xehetasun guztiak, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button