BESTELAKOAK

Margolari Gazteen XVIII. Saria, Leioan

Maiatzaren 10ean, Margolari Gazteen XVIII. Sarian parte hartzeko aukera izango da Leioan. 14 eta 35 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute.

Lehiaketa igandean, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 17:00 arte izango da. Aterpe Leioa Gaztegunean jarriko zaie zigilua oihalei, 08:00etatik 10:00 bitartean. Lanak 15:00etatik 17:00etara bitartean entregatu ahal izango dira leku berean.

Teknika (akuarela, Txinako tinta, collage, akrilikoa, olio-pintura, grafitoa, teknika mistoa…) eta neurria libreak izango dira, eta Leioa eta bere inguruak izango da landu beharreko gaia.

Arte Ederrekin zerikusia daukaten pertsonek osatutako epaimahaiak lanik onenak aukeratuko ditu. Epaitza arratsaldeko 19:00etan jakinaraziko da Aterpe Leioa Gaztegunean, eta momentu horretan bertan sariak banatuko dira.

Sariak honakoak dira: 1. saria, 800 euro eta diploma; 2. saria, 500 euro eta diploma, eta 3. saria, 360 euro eta diploma. Herriko margolanik onenarentzat 360 € eta diploma ere egongo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button