IKUS-ENTZUN

1.200 film heldu dira Punto de Vista jaialdira

Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiak 1.237 lan jaso ditu aurten; jaialdia 2015eko otsailaren 10etik 15era bitartean ospatuko da Baluarte Nafarroako Biltzar Jauregi eta Auditorioan.

Horrekin batera, antolatzaileek iragarri dute jaialdia berriro egingo dela urtero, eta Baluarte Fundazioarekin antolatuko dutela elkarlanean.

Aurkeztutako filmak 78 herrialdetik etorri dira, eta gehienak Espainiakoak izan dira (278). Gainerako lanen jatorria: Frantzia (139 film), AEB (125), Polonia (66), Argentina (64), Mexiko (63), Kolonbia (51), Alemania (39), Italia (36), Portugal (35) eta Belgika  (30). Kuba, Costa Rica, Errusia, Israel, Japonia edo Vietnametik ere jaso dituzte lanak, besteak beste.

Sarien harira, jaialdian honakoak banatuko ditu: Punto de Vista-ren Filmik Onenaren Sari Nagusia, 10.000 eurokoa; Zuzendaritza Onenaren Jean Vigo Saria, 5.000 eurokoa eta Film Laburrik Onenaren Saria, 3.000 eurokoa. Jaialdiak bi aipamen berezi egingo ditu. Horiez gainera, hiru sari berezi ematen dira: Publikoak ematen duen Filmik Onenaren Saria, 1.500 eurokoa; Gazte-Epaimahaiak ematen duen Filmik Onenaren Saria, 1.500 eurokoa eta Rencontres Cinématografiques de Cerbère-Portbou Saria, 300 eurokoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button