ESZENA

“Kalerki” programa, Zarautzen

Kalerki jaialdiak bere ateak zabalduko ditu gaur Zarautzen, eta uztailaren  7ra bitartean bere 25. urteurrena ospatuko du.

Gaur berton, Umore Garratza izeneko saioarekin abiatuko da Kalerki jaialdia. Bihar, uztailak 5, ikustekoak izango dira honako obrak: Etsiak, Baldin Bada, Revolucion eta Mulïer. Barikuko ikusgarriak honakoak dituzue: Transhumancia, Babo Royal, Kale Gorrian, Topa eta El Mundo Por Montera.
Eta larunbatean egun potoloa izango da oholtzaratuko diren lan hauekin: Dira Dira Zezenak Dira, Chef Nature, Erraia, Music On Cycles eta Entre Cuatro Tiempos.

Egunotan ere, Shakti Olaizola irakaslearen eskutik, Akrobazia Tailerra antolatu da bertako kiroldegian.

Programazio guztia, hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button