BERTSOTAN

“Ihes” Amets Arzallus eta Joxan Goikoetxea bikotean eskutik, Andoainen

Bihar, otsailak 13, 20:00etan, eta Basteroko ekitaldi aretoan, Amets Arzallus eta Joxan Goikoetxea bikoteak Ihes egingo dute.

Ikuskizun honetan Amets Arzallusek bertsolaritzaren bat-batekotasunaren mugak alde batera utzi eta bertso jarriak  kantatu eta testu idatziak irakurriko ditu Joxan Goikoetxearen  musikaz lagunduta.

Sortuko dira besteak ikuskizunean abiatu zen harreman estu baten ondorioetako bat da Ihes.  “Ihes egiteko motibo asko ematen ditu munduak,  bai hurbilean eta bai urrunean. Motibo horietako batzuk hautatu  eta zenbait erretratu atera ditugu”  dio Arzallusek.

Ikusgarrian mugen arteko borrokaz, muga fisikoez, muga imaginarioez hausnartu egin nahi dute. “Mugak edonon. Mugak inon. Mugatik mugara. Alde batean edo bestean. Mugaren zein aldeetan zaude zain? Mugaren zein aldeetan nago zain?”

Iheslarien, nomaden, errefuxiatuen, etorkinen bizitzari eta pertsona horiei buruzko hausnarketa-bidaia batean murgilduko dute ikuslegoa.

Ertzik gabeko ur hau,
zein itsaso mortua, gure azken portua.
Bideak luze dirau, egun bakoitza bi gau.
Ur osin honen gainean, nor bizi da orainean,
ez nuke nahiko baina, ez gaitezen engaina…
Gu ez gara joango, zuen eskutan dago,
arbasoen haritza, emaiozue bizitza.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button