LITERATURA

Paperezko ahozapietan idatzitako ipuinak

“Bihotz berria jarri ziotenean, ezagutzen ez zuen jendea maitatzen hasi zela konturatu zen”.

Mikroipuin edota esaldi poetiko horren moduko asko topatuko ditu irakurleak, Ana Urkiza eta Begoña Durrutyk elkarrekin atera duten Paperezko ahozapietan idatzitako ipuinak (Elkar) liburu ederrean.

Gauza xumea da ahozapi bat, ezdeusa ia; ipuina ere genero apala da beste batzuen aldean. Zer ote da, hortaz, ahozapi batean idatzitako ipuin labur-labur bat? Keinu umil bezain ausarta, ondoan daraman marrazkiaren antzera, trazu arinez gauzatutako askatasun ariketa. Ana Urkizak eta Begoña Durrutyk burutu dutena, kasu.

Kontakizunak txikiak dira, hiruzpalau lerrokoak gehienez, baina barruan indar berezia gordetzen dute guztiek.

“Tantaka-tantaka metatu zen maitasuna haien artean, urak gainezka egin zuen arte”.

Hauek eta beste asko, Paperezko ahozapietan idatzitako ipuinak lanean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button