ARTEA

Paperetik interbentzio serigrafikora

Grafika-Tailerra egingo da uztailaren 4tik 22ra Bilbao Arte Fundazioan. Pilar Valdivieso, Bilbao Arte Fundazioaren Grabatu eta Serigrafia Tailerraren artista arduraduna izango da. Bersarekin abetra arituko diren lankideak, Txente Arretxea eta Aitor Arakistain, hurrenez hurren, ,Bilbao Arte Fundazioaren Eskultura eta Teknologia Berrien tailerren artista arduradunak dira. Hauez gain,  Christian Walter maisu gonbidatua izango da.

Serigrafia artistikoaren hedapen-aukerekin esperimentatzea da ikastaroaren helburua. Tailer hau arte-teknika honekin bideratu diren aplikazio berritzaile eta esperimentalak ikertu eta landu nahi dituzten artista, profesional eta ikasleentzat da eta batez ere, serigrafiaren teknika lantzen hasiak direnentzat.

Inprimatzerakoan erabiltzen den euskarririk arruntena, hau da, papera, hartuko da abiapuntutzat, haren egokikortasuna baliatuz irudiak euskarri desberdinetan inprimatu eta interbentzio-aukera diferenteak esploratzeko. Horretarako, inprimatze serigrafikoaren bitartez egindako irudiak erabiltzeko posibilitatea landuko da, baina ondoren manipulatu daitezkeen euskarrietan, euskarri tradizionalaren muga formalak gainditzen dituzten eraikuntzak, hiru dimentsioko objektuak eta espazio-interbentzioak tankeratze aldera.

Tailerrean esku hartzeko interesa duten pertsonek curriculum labur bat erantsi behar dute ekainaren 20a baino lehen, beren azkenaldiko obrako bost irudi emanez, eta baita Bilbao Arte Fundazioan egitekoa den ikastaroan garatu nahi den proiektuaren azalpen labur bat ere.

Informazio guztia hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button