MUSIKA

Pantxoa Carrere kantariaren kontzertua, Legorretan

Maiatzaren 14an, Pantxoa Carrere zuzenean ariko da Legorretako Herri Antzokian. Emanaldia 20:00etan hasiko da, eta kontzertuan Esperantzan (Baga-Biga) azken diskoa aurkeztuko du.

Kantariak atera berria du Esperantzan diskoa, non hamabi kantu berri bildu dituen. Peio Ospitalekin batera osaturiko Pantxoa eta Peio taldean aritu da urteetan Carrere, baina 2016. urtean eten zuten bien arteko elkarlana eta Pantxoa Carrerek Anaitasunean bakarkako lehen diskoa kaleratu zuen. Hil honetan bere bigarren lanak argia ikusi du.

Azken lan horretan, folka, tradizioa eta pop doinuak nahastu ditu betiko sentiberatasunarekin, izan ere, Carrerek beti kantatu dio herriari, maitasunari, aberriari,…
73 urteko kantariak ez du bere ahotsaren goxotasuna galdu, ez eta bere erregistro partikularra ere, eta gaztetako ahots fin eta dotorearekin grabatu ditu kanta guztiak: Demokrazia, Bi itzal, Zendako euskara, Bakea, Ez etsi,….

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button