ARTEA

“Emazte artea” Donibane Garazin

Emazte artea izeneko ekimena antolatu da aurten ere -eta zortzigarren aldia da aurtengoa-, Donibane Garazin.

Euskal Herrian bizi eta lan egiten duten zazpi emakumezkoen obrak ikusgai izango dira martxoaren 8tik 30ra (larunbatetik aurrera) Donibane Garaziko herriko etxeko ezkaratzean, astelehenetik ostirala arte, eta Chez Luis-en egunero (Charles de Gaulle plazako 17. zenbakian) eta Zitadela karrikako 7. eta 22. zenbakian, osteguna, ostirala, larunbat eta igandetan.

Bertan, Irma Azpitarte Mandiola, Béatrice D., Josette Dacosta, Laura Delgado Guillén, Ana Izura, Jacqueline Lebrun eta Amaia Molinet Dronda, eta Silvia Delgado Álvarez-ren arte-lanak ikusteko aukera egongo da.

Horietatik guztietatik, Josette Dacosta Nontzeberriko Emakume Artistak atalean dugun artista da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button