MUSIKA

“PamploSound” onlineko musika jaialdiaren bigarren edizioa

Iruñeko Udalak antolatu du PamploSound onlineko musika jaialdiaren bigarren edizioa. Ostiralean, maiatzak 14, abiatuko da Juantxo Skalari, Iker Piedrafita, Tonino Carotone, Jose Ramon Garcia, Gorka Urbizu, Haimar Arejita, Pedro Fernandez Razkin edota German San Martin musikarien partehartzearekin.

Ekimen hau musikaren sektorea laguntzeko, jasaten ari den osasun krisiaren ondorioak arintzeko, bide lagungarri gisa abiarazi zen, kontzertuak eta ekitaldi jendetsuak egitea ezinezkoa baita. Iazko emanaldian herritarren erantzuna oso handia izan zen eta horrek bultzatu ditu antolatzaileak berriz antolatzera.

Aurtengo edizioan 58 musikarik parte hartuko dute, eta musika estilo guztiak entzuteko parada egongo da (popa, rocka, klasikoa, rapa, soula, indiea, ska, stonerra, mariatxiak eta brass band bat), izan ere, hainbat talde elkartu dira “konposatzeko, entsaiatzeko, moldatzeko eta azkenik emanaldi bat egiteko”.
Elkarketa horietan kontu interesgarriak sortu dira, hala nola, Monte del Oso taldeak Gorka Urbizurekin batera sorturiko lana, ukitu elektrikoaz konposatutako Suzko bola abestia.

Musikari horiek guztiak www.pamplosound.es webgunean entzuten ahalko dira datorren maiatzaren 14tik aurrera. Era berean, Iruña kultura da ekimenaren sare sozialetako profiletan elkarrizketak, making-offaren uneak eta artisten gogoeta interesgarriak agertuko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button