IKUS-ENTZUN

Palestina herri desplazatuaren egoerari buruz

Amnesty Internationalek Espainia aldean duen Beth Gelb presidentea, gaur, hilak 9, Zumarragan izango da, eta bihar, Irunen, Palestina herri desplazatuaren egoerari buruzko Fadia’s tree filma aurkezten. Sarah Beddington britainiarra da zuzendaria, eta Beiruten babestuta dagoen emakume palestinar bat du ardatz, eta gogoeta egiten du gai unibertsalei buruz, pertsonen mugikortasuna baldintzatzen duten eta giza eskubideen urraketak gerta daitezkeen mugen eta harresien existentziari buruz.

Amnesty International kanpaina egiten ari da palestinar herriari Israel egiten ari zaion apartheidaren kontra, eta kanpaina horren barnean sartzen da ekimen hau.

Beth Gelbek Euskal Herrira egin duen lehenengo bisita da, Amnesty Internationalek apirilean Espainiako ataleko presidente hautatu zuenetik. Kazetaritzan lizentziaduna da, Zientzia Politikoetan espezializatua Bostongo Unibertsitatean, eta interprete ziurtagiria du, Georgetowngo Unibertsitateak emana. Profesionalki, goi mailako itzulpenak eta interpretazioak egin izan ditu, eta nazioarteko goi bilera askotan parte hartu izan du herrialdez herrialde.

Aditu horrek Fadia’s tree aurkeztuko du, eta filmaren bi proiekzioen ondotik izango den hizketaldian parte hartuko du: hala, martxoak 9, 20:30ean, Zumarragako Zelai Arizti aretoan, eta 10ean, ostirala, 19:00etan, Irungo Amaia Kultur Zentroan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button