MUSIKA

Joseba Irazoki eta Lagunak taldea, Azkoitian

Azkoitian, bertako Matadeixen arituko da gaur talde interesgarri hori, III izenburupean kaleratu duten lan berria haizatzeko. 22:00etan hasiko da kontzertua.

Antton Iturbe adituak modu honetan deskribatu du lan hori: “Joseba Irazoki futbol jokalaria izango balitz, partida nahasienetan ere baloia ukitzen duten aldioro jokaldi magiko bat sortzeko gai diren jokalari horietako bat litzateke. Eta hala jazo da oraingoan berriz ere. Josebak aho bete hortz utzi gaitu, metro karratu batean driblina egin eta gero, berak baino beste inork antzemateko gai ez den hutsune zabal bat irekitzen du pasea eman du. III izugarrizko pazientzia eta jakituriaz landutako 9 doinuen bilduma da. Disko heldua, bai, funtsean Joseba eta bere ohiko lagun taldearen soinu ezagun eta nahastezinez osatua, baita ere, baina inola ere ez erosoa edota konformista. Lerro arteko informazioaz beteta dator eta geuri dagokigu entzunaldien poderioz aurkitzeko gai izatea, abesti guziak eta bere ondoan aritzen diren musikari guziak hobetzen dituen mugimendu magiko eta antzemaezin horiei adi beti.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button