BESTELAKOAK

“Galtzakomik” euskarazko komiki lehiaketa

Ibarrako Galtzaundi Euskara Taldeak Ibarra Galtzakomik euskarazko komiki lehiaketaren zazpigarren edizioa ondu du, hainbat erakunderekin lankidetzan, tartean, Ibarrako Udala, Tamayo paper denda eta Xabiroi argitalpena.

Lehiaketak nornahik parte har lezake, eta gaia libre da. “Ez da onartuko eduki sexista edo arrazista duen komikirik eta dena delako arloan intolerantziazko jokabiderik eragin dezakeenik”. Lanak, halaber, jatorrizkoak eta argitaragabekoak behar dute izan. Lehiaketaren xedea da euskarazko komikigintza sustatzea; hortaz, ez dute komiki muturik onartuko.

Lanak A-4 neurriko lau orri izango ditu gehienez, eta azaroaren 28a baino lehen bidali beharko dira hona: “Ibarra Galtzakomik” komiki lehiaketa. Nafarroa etorbidea 6 behea. 20.400 Tolosa (Gipuzkoa). Komikiak autorearen izenik gabe aurkeztuko dira, baina gutun-azal itxi batean, komikigilearen datuak sartuko dira.

Sariak honakoak dira: 18 urtetik gorakoen lanik onenak 1.000 euro jasoko ditu; 12tik 18rakoak, berriz, 300 euro; eta, azkenik, 12 urtetik beherako onenak komiki bilduma bat eta marraketarako materiala.

Informazio gehiago: galtzakomik.blogspot.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button