
Abenduaren 28tik 30era bitartean, Maluta zirko jaialdiaren bigarren edizioa egingo da Durangoko San Agustin Kultur Gunean. Atzo, Basauriko Social Antzokian ere izan zen zirku jaialdi hau.
Ganso & Cía konpainiak antolatuta abiatu dute bigarren edizioa Durangon. “Maluta ezinezko diruditen trebetasunen bilduma da; birtuosismoa, olerkia eta umorea. GANSO&Cía klown konpainiaren batuta azpian, nazioarteko eta planetaz kanpoko artistek grabitatearen eta arintasunaren legeak desafiatuko dituzte”.
Malutaren bigarren edizioan honako artista hauek parte hartuko dute: Duo Laos (Argentina), Ruben Martin (Valladolid), Suhar Prest (Euskal Herria), Jc Margallo (Extremadura), Maria Villate (Euskal Herria), Lucas Locus (Alacant) eta Gorka Ganso (Euskal Herria).



