ESZENA

Santurtzik bere “Antzerki Jaialdia” abiatuko du gaur

Urriaren 29tik azaroaren 28ra arte, Santurtzik bere antzerki jaialdia egingo du. Arte eszenikoen egutegian Santurtzik Antzerki Jaialdiko XLII. edizioa abiatuko du aurten, eta guztira 15 antzezlan eskainiko dira Serantes Kultur Aretoan.

Diogun moduan, gaur bertan abiatuko da ekimena Cremillo konpainiaren Golfa (urriaren 29an) antzezlanarekin. Lanak honakoa kontatuko du: “Golfa institutu baten atean agertzen den grafitia da, eta bi neraberen arteko haustura sentimentalaren ondoriozko jazarpen-istorio bat narratuko du. Eta Raymond Carver idazlearen ipuin batean oinarrituriko Principiantes antzezlana izango da hurrengoa. Bertan, senar-emazte beteranoak eta harreman berriagoa duten lagun gazteagoak mintzatzen hasten dira.

Hurrengo asteetan izango diren lan batzuk honakoak dira: azaroaren 6an, Mercado de amores antzezlana; azaroaren 7an, Los remedios; azaroaren 12an, Currents;  20an, El viento es salvaje, edota azaroaren 21ean, Conservando la memoria.

Aipatu behar da, jaialdiak euskarazko lan bat izango duela, Ander Lipus eta Laura Penagos protagonista dituen Atzerrian lurra garratz. Azaroaren 18an izango da oholtza gainean. Eta hurrengo egunean, Ramon Barearen El viaje a ninguna parte obra famatua ikusteko aukera ere egongo da.

Lan horien gaineko xehetasun guztiak, Santurtziko Antzerki Jaialdiak dauzka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button