Nontzeberri

Freak, eskale, arlote, ero… Ezlekurako biztanle aproposak

Hanburgoko Foto-Etxean izango dira laster argazkiok. Baina gure blogean ere ikus ditzakezue, edo egilearen izen-abizenak bilatzailean idatzita. Itzalen gela izenburudun obra amesgaiztoa da, ziega-giroa. Egilea Roger Ballen da. Artista honek (NYC, 1950) Johanesburgen eman ditu 30 urte baino gehiago. Hasteko Hegoafrika rurala argazkitu zuen, gero biztanleei erreparatu zien, eta dokumentatze lanetik fikziora pasa zen. Hori da itzalen gela… jendea, animaliak eta gauzak… Ez ordea nolanahikoak… freak-show tankera hartzen diogu.

 

 

Exit mobile version