BESTELAKOAK

Paisaia birpentsatzen

Berlingo Enter This kolektiboak eta Iruñeko Orekari estudioak Paisaia birpensatzen Itsaso Jimenez Iribarrenek zuzenduriko irudien tailer esperimentala aurkeztu dute. Publiko guztiarentzat irekita dagoen tailer bat da, helduentzat eta haurrentzat, eta ekainak 30, Uharteko San Joan plazan egingo da, 17:30ean.

Itsaso Jimenez artista The spring awakening proiektu artistikoa garatzen ari da eta bertan “identitatea, natura eta globalizazioan testuinguratutako paisaian, eta hiperkontsumoan ekoiztutako ondasunen eta irudien inguruan sortzen du bere diskurtsoa, ikuspuntu animista batetik eta euskal mitologiatik abiatuta”.

Tailerrean, “paperetik lan egingo dugu, floraren irudiekin, kartoiarekin, hariekin, plastikoekin eta beste hainbat materialekin collageak sortuko ditugu. Parte hartu imajinario botaniko erraldoi baten sorkuntzan!”

Uharte Zentroan duzue informazioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button