ESZENA

Pabilioi 6ko otsaileko programazio osoa

Otsaila beterik etorriko da Pabilioi 6 zentrora. Eszenaldi bitxi eta ikusgarriekin gozatzeko aukera egongo da astebururo.

Otsailaren 10, 11 eta 12an, 20.00etatik aurrera, Karmele Jaiok idatzitako  eta Irene Bauk antzeztuko duen Ecografías lana programatu da. Amatasunaren inguruko bidaia islatzen du Ecografías ikuskizunak. Bikote gabe bizi den emakumearena, oroitzapenak, ametsak, nahiak eta beldurrak agerian jarriz.

Otsailaren 18 eta 19an, 17.00etan, Loló: Encargo 215 txotxongilo ikuskizuna ikusteko abagunea egongo da. Asper-asper eginda eta egun osoa telebista aurrean ematen duen ume baten istorioa islatzen du ikuskizunak. Baina halako baten, idazle bat ezagutu eta honek bere bizimodua erakusten dio.

Eta otsailaren 24 eta 25ean, 20.00etan, Coloniales y Salazones &Teatro Mutantek ekoiztutako Hienas Rellenas lana oholtzaratuko da. Antzezleak Aitor Basauri, Eguzki Zubia eta Jon Ariño dira. Izandako ospe guztia galdu duten abeslari bat, pailazo bat eta sukaldari batek gala bat antolatzen dute bakoitzaren lanean izandako arrakasta berreskuratzeko asmoarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button