BESTELAKOAK

Liburu elektroniko gehiago eskuragarri

Pierre Urte, J. Bautista Agirre, Etxahun, J. Ignazio Iztueta, J.M. Hiribarren, J.P. Arbelbide, Kirikiño, Larreko, Emeterio Arrese, Orixe, A.M. Labaien, Nemesio Etxaniz, Telesforo Monzon, Lotsati, Piarres Larzabal, Mariano Izeta, Salbatore Mitxelena, Jon Mirande, Mikel Zarate, Manex Erdozaintzi-Etxart… euskal literaturako 127 klasiko gehiago ekarri dituzte Susako kideek Armiarmako Liburu Elektronikoa gunera: 39 poesiazko, 32 antzezlan, 19 narratibazko, 19 kronika eta saiakera, 18 erlijiozko.

Gisa honetan, joan den urtarrilean abiatu zen egitasmoan orain 377 liburu elektroniko dauzkazue guztira, epub eta pdf formatuetan doan emanak.

250 liburu elektronikorekin abiatu zen egitasmoa: erdal literaturako klasikoak batzuk eta euskal literaturako klasikoak beste batzuk.

Aste honetan emendatu egin dugu Liburu Elektronikoen kopurua, izan ere, euskal literaturako 127 klasiko gehiago eman dituzte.

Goian aipaturikoekin erdal idazle zenbait ere badago: Poe, Balzac, Puxkin, Gogol, Baudelaire, Flaubert, Turgenev, Verne, Henry James, Ibsen, Maupassant, Twain, Tolstoi, Conrad, Chesterton, Pessoa, Mansfield, Dos Passos, Woolf, Steinbeck…

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button