Donostian egiten den Gure Ahotsak zikloa martxoaren 1etik 9ra izango da, eta bertan, emakume musikariei plaza emango zaie berriz. Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko oholtzetan antolatu dira kontzertuak, non Olatz Salvador, Travis Birds, Amaia Miranda, Ginebras eta Tulsa musikariek parte hartuko duten.
Diogun moduan, asteburu honetan, martxoak 1, hasiko da zikloa Olatz Salvador musikariak Victoria Eugenia Antzokian egingo duen kontzertuarekin. Joan den urtaren hondarretan bere hirugarren diskoa kaleratu zuen: Zainak eman. Bee esanetan, “dena likidoa eta eferbeszentea ematen duenean, zerbaitetan konfiatu beharra. Zarataren artean argia edo espiritualtasuna bilatzea dela esan daiteke”. Diskoaren letra gehienak Olatz Salvadorrek berak idatzitakoak dira, baina Itziar Ugarte, Oihana Arana eta Leire Vargas sortzaileenak ere badira.
Hurrengo kontzertuak honako hauek izango dira: Travis Birds (Antzoki Zaharra, martxoak 2); Amaia Miranda (Victoria Eugenia Club, martxoak 6); Ginebras (Victoria Eugenia, martxoak 7); eta Tulsa (Antzoki Zaharra, martxoak 9)
Gure Ahotsak zikloaren 7. edizioa izango da aurtengoa.
