MUSIKA

“Larunbat musikalak” programa, Gasteizen

Laster batean, urtarrilaren 7an, Larunbat musikalak formatu txikiko kontzertu eta ekitaldien zikloa bueltatuko da Gasteizera. Betiko legez, antzinako musikaren, musika klasikoaren, garaikidearen eta zarzuelaren errepertorioak entzun ahalko dira. Guztira 10 kontzertu antolatu dira, bat hilero, udan izan ezik.

Lehen egun horretan, Edward Grieg-en Peer Gynt ipuin musikala entzuteko aukera egongo da, Bortz boskotearekin eta Ana Sarobe narratzailearekin.

Antolatzaileek esan duten bezala, “programazioa, aurten ere, askotarikoa izango da, eta bultzada berezia emango zaie gazteei eta emakumeei, eta ikus-entzuleek programazioan eragiteko eta iritzia emateko aukera izango dute. Soinu eskaintza ezberdin bat izango da, azken finean”.

Edizio honetan, bere garaian iragarritakoa betez, sailak duela 20 urte baino gehiagotik antolatzen dituen beka artistikoen laguntza jaso duten hainbat pertsonak hartuko dute parte.

Gainera, “martxoan eta azaroan emakume taldeen aldeko apustua egingo da, hil horiek sinbolikoki biziki bereziak eta esanguratsuak dira borroka feministari dagokionez.”

Noiz eta non jakiteko: Larunbat musikalak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button