Nontzeberri

Berri Txarraken AEBetako biraren azken kontzertua

Berri Txarrak hirukoteak zazpi kontzertuko bira amaituko du, gaur, apirilak 15, New York hiriko Brooklyn auzoan dagoen Death by Audio aretoan.

Aurretik Kalifornian izan ziren, San Francisco, Merced eta Chico hirietan; Oregon estatuan, Eugenen; Washingtongo Seattle hirian; eta, berriro, Oregonen, Portland hirian. AEBetan barrena egindako bira apirilaren 8an hasi zen, eta, gaur, apirilak 15, bukatuko da.

AEBetara eginiko bidaia disko berria grabatzeko ere baliatu du hirukoteak; hala, Ross Robinson (At The Drive-In, Slipknot, The Cure, Sepultura, Korn, Machine Head, Klaxons…) teknikariak Kaliforniako Venice Beach-en duen estudioan izan da, martxoan, taldearen 20. urteurrenarekin batera etorriko den disko berria grabatzen. Taldeak jakinarazi duenez, disko berriaren sortze prozesuak urte osoa iraungo du.

Exit mobile version