ESZENA

Otsailean, Bilboko “Zirkuitua” programak hainbat ikuskizun prestatu ditu

Bilboko Zirkuituaren edizio berriak Altamira, Basurtu, Begoña, Errekalde, Otxarkoaga, San Frantzisko eta Zorrotzako udaltegietara eta Solokoetxeko institutura eramango ditu antzezlanak eta dantzak, maiatzaren 12ra arte. Guztira 10 konpainia bizkaitarren 17 emanaldi programatu dira. Ekimenak Bilboko eta inguruko antzerki- eta dantza-taldeen jarduerak zabaldu nahi ditu auzuneetan.

Gaur berton, otsailak 3, izango da hil honetako egitaraua zabalduko duen lehen ikuskizuna. Ekitaldia Otxarkoaga Udaltegian izango da 19:00etan, eta bertan, Cuatro Cajas taldeak ¡Qué fuertes lo de Gloria! lana oholtzaratuko du. Ehun urte baino gehiago dira Gloria Fuertes jaio zela, eta ezinbestekoa da antologia bat egitea, haren helduentzako poemei buruz, eta haren bizitzari buruz. Obra hori errezital bat da, antzezlan bat, kontzertu bat, iturri bat, zurrumurru bat, lausengu bat edo hitz gordin bat. Adrián Garcçia de los Ojos eta Unai Izquierdo dira antzezleak.

Hil honetako hurrengo saioak honakoak dituzue: otsailaren 10ean, Zorrotza Udaltegian, Luciérnagas Voladoras taldearen Torre de Brujas; otsailaren 17an, Solokoetxe Institutuan, Hamaika Teatroren La Sirena Varada; eta azkenik, otsailaren 24an, Altamira Udaltegian, Alopargo taldeak Rebelión en la granja.

Bilboko Zirkuituak programan kontsultatu ahal dituzue bestelako xehetasunak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button