IKUS-ENTZUN

Ostiralean abiatuko da Zangozan “Mendi Tour” zirkuitua

BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiaren Mendi Tour zirkuitua ostiral honetan, hilak 27, abiatuko da Zangozan. Horrekin batera beste 14 hitzordu daude lotuta negu honetarako, tartean, Donostia, Iruña, Zumaia, Leioa, Eskoriatza, Tolosa, Eibar, Ataun, Gasteiz, eta Igorre herrietan.

Betiko legez, Iazko BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiko film onenek osatuko dituzte zirkuituaren   emanaldiak, beti ere gai askorekin: alpinismoa, eskalada, eskia, kayak, nabigazioa, surfa, esplorazioa, dantza bertikala,… eta abar.

Pantailaratuko diren lanen artean nabarmentzekoak dira, besteak beste, An Accidental Life (2022ko Mendi Film Sari Nagusia), Ephemeral eta Egoland (2022ko saridunak eta Mendi Film Hasiera Ekitaldian proiektatuak), From shade to light eta Agur Artzai (bina sari 2022ko Mendi Filmen) edota Everest Sea to Summit lana, mendiko zinemaren historiako filmik sarituenetako bat.

Diogun moduan denboraldiko lehen hitzorduak Zangoza, Donostia eta Iruñea dira. Zangozako Karmengo Entzutegiak hartuko ditu filmak bi ostiraletan, urtarrilaren 27an eta otsailaren 3an. Donostiako Antzoki Zaharrean ikusiko dira filmak urtarrilaren 31tik otsailaren 2ra. Eta Iruñeko Golem Baiona zinemetan zortzi saio programatu dira lau egunez, otsailaren 6tik 9ra.

Informazio guztia: Mendi Tour.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.