IKUS-ENTZUN

Zinegoak Euskal Herrian zehar

Bilboko Gaylesbotrans Zinema Festibala amaiturik dagoen arren, nolazpait indarrean segitzen du; orain, Euskadiko 30 bat udalerritara eramango baititu sexu aniztasuna jorratzen duten filmak, Zinegoak Hedapena izeneko ekimenaren bidez.

Film luze, dokumental eta film laburren hautaketa bat egin  ostean,  Zinegoak Hedapena-ren bidez, 30 bat herritara zabalduko da jaialdia martxoan.  Pau Guillén festibaleko zuzendariak adierazi zuen moduan, “helburua da ahalik eta toki gehiagotara zabaltzea, afektu aniztasunaren gaineko hausnarketa ez bakarrik herri giroko LGTB komunitateari erreferentziazko kultura eskaintzeko asmoz, baizik eta jendarte osoa sentsibilizatzeko ekintzak prestatzeko asmoz ere”.

Iaz, 14 udalerritan ikusi ziren filmak, eta aurten, 30 herritan proiektatuko dira. Bizkaian, honakoetan: Bakio, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Berriz, Durango, Galdakao, Gernika, Getxo, Igorre, Leioa, Mungia, Ondarru, Portugalete, Sestao, Sopela, Urduña; Araban, Zuia herrian, eta Gipuzkoan: Arrasate, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Donostia-San Sebastián, Lezo, Ordizia, Tolosa eta Usurbilen.

Gainera, hainbat film euskarazko azpitituluekin emango dira, eta saio bakoitzean, aurkezpena egongo da, zinema festibaleko kideren baten eskutik edo Berdinduren eskutik.
Proiekzioen tokia, zeintzuk film, eta ordua, festibalaren webgunean ikus daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button