MUSIKA

Osteguna Rock, Txuleta Rock eta Parafünk

Asteburuan Gasteizen egingo de Azkena Rock Jaialdiaren harira, zenbait kontzertu ondu dituzte gaur, ekainak 27, eta larunbatean, ekainak 29.

Hala, gaur bertan, eta Osteguna Rock izenburupean, Rockaina eta The Whybirds taldeek joko dute Hor Dago! Falerina Lorategian. Emanaldia 20:00etan hasiko da. Rockaina gasteiztarrek punk rocka jotzen dute, Turbonegro eskandinaviarren erara, baina giro psikodelikoak ere txertatzen dituzte euren doinuetan. The Whybirds, berriz, Ingalaterrako Bedford hiriko rock-and-roll banda da. Ingelesek The Allman Brothers eta Pearl Jam taldeak dituzte eredu.

Larunbateko kontzertua, aldiz, Txuleta Rock izenarekin aurkeztu dute antolatzaileek: “Azkena rock Jaialdira joan baino lehen txuleta dastatzeko eta rock bandak entzuteko aukera paregabea”. Izan ere, emanaldi hau eguerdi partean egingo da, 14:00etan. Bertan, Gasteizko bi taldek joko dute: Arenna eta Sumision Citiy Blues. Lehenengoek rock psikodelikoa jotzen dute; bigarrenek, berriz, rocka, bluesa, folka eta country uztartzen dute.

Parafünk taldearen urteurrena

Beste aldetik, Donostiako Parafünk taldeak bere lehengo diskoaren 20. urteurrena ospatuko du gaur, ekainak 27, Donostiako Guardetxean: BBQ + Sound System-a (DJ-ak eta MC P3z).

Parafünk 90eko hamarkadan Ibon Errazkin eta Javi P3z musikari donostiarrek abiatutako proiektua da. Sasoiko hip-hop-a bestelako estiloekin nahasteko premiatik sortu zen proiektua. Hala, De La Soul, Arrested Development edo A Tribe Called Quest taldeak inspirazio hartuta, donostiarrek dantzarako kantu aproposak grabatu zituzten.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button