ESZENA

“Oskara”, abstrakzio sakona duen lana

Kukai Dantza konpainiak Oskara ikuskizuna Donibane Lohizuneko Tanka gelako oholtzara eramango du datorren asteko asteartean, hilak 12, 20:00etan.

2017an ikuskizun onenaren MAX sari irabazi zuen ikuskizuna da. Hala, piezak, bi unibertso koreografiko ezberdin batzen ditu, bi begirada ezberdin. Batetik Euskal Herriko kultura tradizionala, sormenerako abiapuntua izatez; eta, era berean, gaur egungo abangoardiazko artisten ikuspegitik sortutako artelana.

Instalazio moduko lan bat da, euskal kulturaren eta mitoen hainbat ataletatik igarotzen dena, bere jatorritik aro garaikidera artekoa. Izan ere, indar bikoitz eta harriduraz beteriko sinbolo eta ikonografien ibilbide plastiko eta emozionala marrazten du, modu absolutuenean, bere baitan giza esperientziaren historia gordetzen duena.

Ikuskizunaren harira, Jon Maya zuzendariak hauxe adierazi du: “kodigo dramatikoa eta abstrakzio sakona duen lana da, ia bortxazkoa, lengoai batean artikulatutako ikuskizun baterantz doana.  Soilik esanahi sentsoriala  konposizioen ordenak eman ahalko dio”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button