IKUS-ENTZUN

Oskar Alegria zuzendariaren “Zumiriki” filma ikusteko hitzorduak

Oskar Alegria zuzendariaren bigarren film luzea da Zumiriki (2019). Egunotan, Gipuzkoako hainbat herritan ikusteko parada egongo da.

Obra hori egilearen iraganera joateko aitzakia da. Aspaldian erdi abandonaturik dagoen Goriza-Iriberri aldera itzuliko da sortzailea, Artazu ingurua, haurtzaroko oroitzapenei jarraika. Arga ibaiaren erdian kokatutako irla txikia zen Zumiriki, garaiko jolas eta abentura guztietarako tokia. Gaur egun ez dago irlarik. Ibaiak jan egin du, baina zinemagilearen memorian iltzaturik segitzen du.
Garai haiek berpizteko, 2018ko maiatzetik abuztura txabola bat eraiki zuen bertan eta bere bizileku bilakatu zuen. Filmean hilabete horietan bizi izandakoak dira lanaren ardatza eta korapiloa.

Filma hainbat zinemalditan izan da eta aipamen bereziak jaso ditu. Hala,  Genoako Nazioarteko Zinema Mostraren Urrezko Usoa eskuratu du, eta Portoko Family Film Project festibalean bigarren saria ere jaso zuen.

Orain hainbat herritan ikusteko abagunea izango da. Hala, gaur berton, urriak 21, Bergarako Seminarixoan izango da, 20:00etan. Datozen egunetako zitak honakoak dituzue: urriaren 23an, Irungo Amaia Kultur Zentroan, 20:00etan; 27an, Errenteriako Ozzinema zineklubean, 19:30ean; eta 28an, Azpeitian, 19:30ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button