ESZENA

Dantza programa bikoitza asteburu honetan La Fundicion aretoan

Sustraiak izenburuko obran, Gustavo Gorositok eta Victoria Alvarez Mujikak argentinarrek familia arrunt bat taularatzen dute, aita, ama eta alaba, hain zuzen. Antzezlanean, beldurra, nagusikeria, boterea eta antzeko gaiak jorratzen dira, beti ere, familia baten barruko bizitzarekin lotuta. La Fundicion-ek bidali duen oharrean jasotzen denez, "botereari lotutako familia da. Nagusikeriari, beldurrari, estatuari lotua. Gurasoak diktadore; eta seme-alabak?".

Dokumene, Gustavo Gorositok eta Victoria Alvarez Mujikak 2004 urtean Bilbon eraturiko konpainia da. Dantza eta antzerkia dute abiapuntu. "Gure lanean edukiaren garrantzia hartzen dugu abiapuntutzat formaren gainetik, hots, entretenimendurako erakustaldi edo ikuskizun soilaren gainetik, berau gainera sarri askotan autista eta merkatuaren eta txandako programatzailearen gustagarri izaten baita".

Itziar Madariaga, berriz, 1971 urtean jaio zen Bilbon eta Flowmenco dantza ikuskizuna antzeztuko du asteburu honetan La Fundicionen. Hontx dantzariak berak idatziriko testua bere dantza proposamena aurkezteko: "Harizko ehun zuri eta porotsu bat hartu eta tolestu, plegu laurdenetan tolesten den paperezko orri bat bezala. Jarraian zirkulu gorri bat marraztu erdian, eguzki atera berria bailitzan. Itxaron harik eta pinturak geruza guztiak blaitu arte. Orduan, arnasa sakon hartu eta ehuna nahierara zabaldu, hautazko erritmoaren eta kadentziaren arabera. Ondo ibili!".

Musika eta korala ikasi du, hala nola perkusio flamenkoa Valentzian eta congak. Musikaterapian sakondu du, minusbaliotasun psikikoak dituzten pertsonekin espresioa landu bitartean. Halaber, 2003an dantzari ikasketari ekiten dio Bilbon, zenbait dantzari eta koreograforekin, ikastaro, tailer, sorkuntza-topaketa eta laborategietan parte hartuz. Contact, inprobisazioa eta zuzendaritza ere ikasten du.

La Fundicionek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button