LITERATURA

“Orpoz Orpo”, Ernesto Prat Urzainkiren lana

Ernesto Prat Urzainki egileak eta Txalapartako lagunek Orpoz Orpo lanaren aurkezpena egin zuten atzo, Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan.

Argitaletxean bildu digun oharrean, lanaren nondik norakoak irakur daitezke: “Sasian zegoela ekin zion idazleak klandestinitatea, sexua eta umorea nahasten dituen kontakizun pito hau idazteari. Hortaz, liburu honetako protagonistak, Karlosek, ihesari ekin behar dio Guardia Zibilak herrian egindako atxiloketa batzuk medio. Iparraldean hasi eta Italian amaituko den alde-egite eroan, aberriaren edo sozialismoaren militante baino sexuaren militante den Karlosek inguruan dauzkan guztiak dantzan jarriko ditu: laguntza emango dioten kideak, poliziak, Erakundea… Hala, bada, estutzen doan bidean, iheslariak orpoz orpo izango ditu txakurrak, atxiloketa, espetxea, heriotza eta erlojua”.

Ernesto Prat Urzainki (Berriozar, 1978), nekazaritzari eta zurgintzari lotutako ikasketak egin zituen, eta alor askotan aritu da lanean. Skalariak taldearekin sei urte egin zituen eta Kalapite taldeko kide izan zen. 2013. urtean Hiru ilargi laurden lehen eleberria plazaratu zuen Metaziri aldizkari-kolektiboaren eskutik. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button