MUSIKA

Skatu talde nafarraren bigarren diskoa kalean da

Punkak eta reggaeak estiloetako doinu dantzagarri eta indartsuak sortzen dituen Skatu taldea, Iruñerriako zortzi gaztek osatzen dute. Skatu talde nafarrak bigarren diskoa kaleratu du Izana izanen tituluarekin. Diskoa MusikHerria diskoetxearekin kaleratua izan da, baloreen krisialdi honetan ere, musika askea eta herriaren esku egongo den kultura sortu nahi izan baitute, inongo mugarik gabekoa.

2007an kantak sortzeari eta kontzertuak emateari ekin zioten Skatuko taldekideek, harrera oso ona jasoz eta orduz geroztik, ez dute atsedenik hartu (Italian eta Eslovenian ere kontzertuak eman izan dituzte).
Skatuko gitarra-jole Ibai atxilotua izan zen baina taldeak aurrera egin zuen. Haizez osatutako ska musika jorratzen jarraitzen dute, doinu dantzagarri eta indartsuak sortuz, punkak eta reggaeak ere bere tokia aurkituz.

Aldarrikapen eta kritika hitzak nagusi dira Skaturen kantetan, betiere inguruko bestelako gaiekin tartekatuz. 2008ko abenduan, 12 kantaz osatutako lehenengo diskoa kaleratu zuten Zortziak bat! izenburupean, eta orain bigarren diskoa kaleratu dute, Izana izanen.
14 abestiz osatutako disko honekin, taldeak bere erritmo biziei jarraipena ematen die, estilo ezberdinetako kantak osatuz.

Jakin nahi baduzue zertan den taldearen musika hemen dituzue egingo dituzten hurrengo kontzertuetako datak: ekainak 5, igandea Iruñean, 1512an konkistatuak, 2012an bizirik! Jaialdian, Siroka eta El Trono de Judas taldeekin batera; ekainak 18, larunbata, Iruñeako Donibane auzoko jaietan; ekainak 24, ostirala, Arizkun; uztailak 2, larunbata, Urretxuko jaietan; eta uztailak 3, igandea, Heletako Euskal Herria Zuzenean (EHZ) jaialdian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button