ARTEA

Oroitzapen abstraktu bihurtzeraino

Urtzi Urkixok Erinnerung-Recuerdo izeneko erakusketa paratu du Rekalde aretoan Aldundiak sustatzen duen Barriek 2021 programaren barruan.

Dakizuenez, Barriek erakusketa-zikloak Bizkaiko Foru Aldundiaren beka jaso duten artisten lanak aurkezten ditu. Barriek 2021ren hirugarren erakusketak Urtzi Urkixoren grabatuak biltzen ditu Rekalde Aretoan azaroaren 23tik 2022ko urtarrilaren 23ra, eta hamargarren edizio honetan Jenni Alvaradok, Javier R. Perez-Curielek, Urtzi Urkixok, Izaskun Araluzeak eta Mikel Erkiagak, Aldundiaren Sormen Artistikorako Bekak izan dituzten sortzaileek euren lanen sorta bat erakutsiko dute.

Urtzi Urkixoren proposamena Erinnerung-Recuerdo izeneko erakusketa da, eta 2020. urtearen hasieratik gaur egunera arte egindako lan grafikoak biltzen dira bertan.
“Artistaren grabatu guztien ardatz erkidea paper gaineko serigrafian eskuz inprimatutako argazkiak dira. Bere ekoizpenaren unearen ondorioz obra gehienak Covid-ak ekarritako egoeraren erantzun gisa ikus daitezke”.

Lanak Berlinen, artistaren bizilekuan, bere tailerrean eta Künstlerhaus Bethanien ospetsuaren serigrafia tailerrean egin ziren. Obren beste zati bat Bilbon ekoiztu da, BilbaoArte fundazioaren serigrafia tailerrean.

Egileak tailer bat eskainiko du Rekalde Aretoan, datorren azaroaren 30ean, lan-prozesuei buruzko gogoeta gertutik ezagutzeko.

Urtzi Urkixo (Bilbo, 1993) Arte Ederretako lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (2017), eta Berlinen bizi da 2015etik; hiri horretan bere proiektu artistikoa serigrafiako obra grafikoen editore lanarekin uztartzen du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button