ESZENA

“Gerriya: dantza eta iraultza” aurtengo Feministaldiaren leloa

Gaur hasita eta abenduaren 2ra arte, Feministaldiaren XVIII. edizioa egingo da Kontadores gazte zentroan eta Tabakaleran.

“Ultraeskuinaren gorakada, genozidio eta isolamendu garaietan inoiz baino garrantzi handiagoa hartzen dute transfeminismotik eta antiarrazismotik egindako iraultzek. Hortaz, bertako borrokak eta kanpokoak uztartuko ditu gerriyak, dantzan eta iraultzan mugituko da.”

Egun horietan, ikastaroak, hitzaldiak, mahai-inguruak, performanceak, errezitaldiak, koktelak showroomak, dantzak eta festa izango dira nagusi. Izan ere, 36 artista, aktibista, dantzari, pentsalari eta kolektibo izango dira aurtengo gonbidatuak.

Antolakuntzak nabarmendu nahi du asteartean Kontadoresen antolatutako mahai inguru interesgarria. Bertan, Lore Lujanbio, Etxekotu gabeko emakume langileak, Elene Lopetegi eta Tania Sirianyk zaintza kontzeptuaren eta zaintza eskubide kolektiboaren inguruko eztabaida planteatuko dute, azaroaren 30eko Greba Feminista Orokorraren atarian.

Aurtengo topaketan aditu asko bilduko dira: poetak (Cristina Zhang, Luz Pichel, Mari Luz Esteban, Maria Salgado), kolektiboak (Amuge, Afrodelicious, Afrocolectiva, Cangrejo Pro…), hizlariak (Sonia Fernández Pan, Ana Txurruka, Maite Garbayo…), baita bestelako artistak eta pentsalariak ere. Dabadabako dantza pistan emango zaio amaiera jaialdiari.

Feministaldiako emanaldietan sarrera librea izango da, edukiera bete arte, eta asteleheneko Dancehall lantegirako eta larunbat iluntzean Dabadaban egingo den festarako izena eman behar da.

Feministaldiako webgunean duzue programazio osoa, egunez-egun.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button