BERTSOTAN

Nahikari Gabilondo onena Zestoan, eta Ander Lizarralde Ormaiztegin

Zestoan jokatu zen  Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren final zortzirena. Nahikari Gabilondok irabazi zuen saioa eta horrela sailkatu da finalaurrekoetarako. Atzetik jarraika Alaia Martin eta Jon Maia sailkatu ziren. Nahikarik abenduaren 6an Eibarren jokatuko den azken finalaurrekoan kantatuko du.

Beste aldetik, Ormaiztegiko final laurdena Ander Lizarralderentzat izan zen. Haren atzetik, Felix Zubia eta Iñaki Apalategi sailkatu ziren. Hala, oiartzuarra zuzenean sailkatu da azaroaren 22an Zarautzen jokatuko den finalaurrekotarako saiorako, Agin Laburu eta beste lau bertsolarirekin. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button