MUSIKA

Chillida Lekun atonduriko udako programazioan, musika

Egunotan, Chillida Museoak atonduriko udako programazioaren barruan musika izango da protagonista.  Hala, bihar, uztailaren 13an, 19.00etan, trio Zukan taldeak Soinuzko Begiradak lan berriaren aurkezpena egingo du Chillida Lekun. Trio Zukaneko Jon Ansorena, Gorka Catediano eta Maria Zubimendik argitalpen berria aurkeztu eta bertan entzungai dauden obren aukeraketa bat interpretatuko dute zuzenean. Soinuzko begiradak proiektua Zukan trioarekin batera sortu zen. Txistuak (Jon Ansorena), akordeoiak (Maria Zubimendi) eta perkusioak (Gorka Catediano) osatzen zuten taldearen izaera instrumentalak berak, “interpretazioarekin batera, funtsezko jarduera bat garatzera behartzen zituen taldeko musikariak: enkargu-sistema baten bidez taldearen errepertorioa garatzen lagunduko zuten konpositoreak bilatzea”. Bigarren disko horretan erregistratu dituzten lanek musikagileekin egindako lana, eta piezak Zukanen berezko ezaugarrietara zein ongi egokitzen diren agerian jartzen dute.

Larunbatean, saio berezia izango da Dantz Point ekimenarekin. “Zer hobe espazio hau balioan jartzea baino, berez artelan handi gisa egindako museo bakar bat, non artearen eta naturaren arteko fusioa modu naturalean gertatzen den, musika elektronikoa eta abangoardiakoa hartzen dituen formatu berritzaile baten bidez. Dantz Point uztailaren 15ean iritsiko da Chillida Lekura hainbat artistarekin: M4, Gela, Costas eta Youandewan. Arratsalde-gau ahaztezina izango da, ekoizle eta DJ horien erritmora, haritzak eta magnolioak inguruarekin izandako elkarrizketa ezin hobean kokatutako altzairuzko eta granitozko eskultura monumentalekin batera dauden lorategian.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button