MUSIKA

Ordizian, “Sagarock!” jaialdiaren hitzordua igandean

Ordiziako Tximista sagardotegian ari da garatzen Sagarock! jaialdia. Hil honen hasierako egunetan abiatu zen, martxoaren 5ean, Rafa Ruedaren kontzertuarekin. Igandean, hilak 28, beste hitzordu bat duzue: Rüdiger.

Rüdiger musikariaren atzean Felix Buff dabil.  Willis Drummond, Joseba Irazoki, Petit Fantôme eta beste hainbat bandetan bateria-jole ibili da. Orain, lan pertsonaletan murgildu da Rüdiger deritzon proiektuarekin. Disko berria kalean du, eta bira egiten ari da Euskal Herrian barna.

Adituen hitzetan, “Posta-txartel panoramiko baten aurrean gara, adingabeko melodiak, britpopa, Laurel Canyoneko psikodelismo eztia eta 90 urteetako oinarrizko indie rockaren kolaketa bat. Aurkezpen bira honetan, urteetan bidelagun duen Joseba Irazoki izango du alboan”.

Datorren hilean beste hitzordu bat iragarri dute; apirilaren 23an, Jon Gurrutxaga eta Urbil Artola elkartuko dira. Azkenik, maiatzaren 14an, Eneritz Furyak musikariaren txanda izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button