ESZENA

Ordizian eta Beasainen, “Antzerki Garaia 2021” garatzen ari da

Joan den astean abiatu zen Ordiziako eta Beasaingo Udalek antolatzen duten XVIII. Antzerki Garaia programa. Aurtengo ekimenak zortzi emanaldi eskainiko ditu.

Bariku honetan, urtarrilak 22, izango da hurrengo zita Ordiziako Herri Antzokian Alikate producciones taldeak egingo duen Mis mejores hazañas gaztelaniazko lanarekin.
Otsailean bi emanaldi antolatu dira. Alde batetik, Txalo produkzioak, Konpromisoa euskarazko lan oholtzaratuko du otsailaren 19an, eta Ttantaka Teatroak Ameriketako bidaia egingo du 26an.

Martxoan ere, beste bi ikusgarri programatu dituzte. Ordiziako Herri Antzokian, martxoaren 5ean, Benetan Be taldeak Porno VS Afrodita lana eskainiko du, eta martxoaren 12an, Beasaingo Usurbe Antzokian, Calibán teatroak La extraña pareja eskainiko du.
Apirilean izango dira azken bi emanaldiak. 16an, Txalo produkzioak taldeak Losers eskainiko du Ordizian, eta 23an, Beasaingo Usurbe antzokian, Txalo produkzioak eta LaMandanga taldeek Irabazi izeneko obra egingo dute.

Beasaingo eta Ordiziako Udalak elkarlanean antolatzen duten Antzerki Garaia programaren. XXVIII. edizioa izango da aurtengoa. Emanaldi guztiak 19:00etan hasiko dira, eta beharrezko neurriak hartuko dira guztien segurtasuna bermatzeko.

Zehetasun gehiago hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button