MUSIKA

Ordiziako “Bizi Musika” zikloaren barruan, Amorante

Ordiziako Udalak antolaturiko Bizi Musika zikloak lau kontzertu bildu ditu abendura bitartean. Lehena irailean izan zen,  eta okasio hartan Amak taldeak ireki zuen zikloa. Taldean Alaitz Telletxea (Alaitz eta Maider), Maixa Lizarribar (Maixa ta Ixiar), Amaia Oreja (M-n Ezten) eta Kristina Solano (M-n Ezten) daude.

Bigarren zita urriaren 8an, ostegunean, izango da Amorante artistarekin. Iban Urizar musikariaren proiektu pertsonala da Amorante. Urizar Euskal Herriko musika esperimentalaren eta inprobisazio librearen eszenarekin lotuta dago, Bizarra edo Mengele quartet, popa edo rocka bezalako proiektuetan Joseba Irazoki edo Rafa Ruedaren bandetako kide gisa ibilia edo folkean Joseba Tapia musikariarekin batera. Amorantek makina bat instrumentu erabiltzen ditu, gitarra, ukelelea, tronpeta, harmoniuma, zintzarria eta perkusio tramankuluak; eta looper bat darabil soinu horiek guztiak nahasteko.
Duela gutxi, Amorantek Bat edo Hiru izeneko disko berria kaleratu du.

Hurrengo saioa azaroaren 19an izango da. Zita horretan, Maria Berasarteren ahotsaz gozatzeko aukera izango da aurkeztuko duen Lurra eta Bidea proiektu berriarekin.

Zikloaren amaiera abenduaren 10ean izango da, Iñaki Salvadorrek (pianoa) eta Loyola Garmendiak (ahotsa) osatzen duten bikotearen eskutik. Real Book izeneko proposamena eramango dute Ordiziara.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button