BERTSOTAN

“Orainmenean”, bertsolaritzaren genealogia feminista

Txakur Gorria Sormen Kolektiboak Orainmenean izenburuko ikuskizuna egingo du gaur, hilak 25, Arrasateko Kulturaten, 19:00etan hasita. Diziplina anitzeko kolektiboak bertsolaritzaren genealogia feminista “posible” bat sortu du.

Txakur Gorria Sormen Kolektiboaren arabera, “bertsolaritzan beti kontatu izan da gizonezko bertsolarien historia. Hala ere, iritsi zaizkigun izen handi horien atzean arakatuz gero, hainbat eta hainbat plaza-andreren arrastoak agertzen dira. Horregatik, Txakur Gorria Sormen Kolektiboak ahalegina egin du bertsolaritzaren hastapenetatik gaur arteko historia hori zalantzan jartzeko eta bertsolaritzaren genealogia feminista posible bat berridazteko, ikusezin izandakoak ikusaraziz.
Emakumez osatutako bertso-saio honetan, bertsolariek genealogia horren parte diren datuak eta gertaerak izango dituzte kanturako abiapuntu. Gainera, berridatzitako historiaren mugarri ezberdinetan oinarritutako irudiak egongo dira erakusgai”.

Bertan parte hartuko duten bertsolariak Maider Arregi Markuleta, Alaia Martin eta Ane Zuazubiskar Iñarra izango dira. Maite Berriozabal gai-jartzaile lanetan arituko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button