BESTELAKOAK

Zentsuraren Aurkako Nazioarteko Jaialdia, Bilbon

Azaroaren 8tik 12ra bitartean, Zentsura At!, Zentsuraren Aurkako Nazioarteko Jaialdia abiatuko da Bilboko BBK aretoan.

Gaur bertan, urriak 8,  hasiko da ekimena 20:00etan, La mirada del otro izeneko antzezlanarekin. Obraren sinopsia honakoa da: “Gela bat kartzelan. Hiru lagun: bitartekaria, biktima eta biktimaren eragilea. Bere begiak. Bestearen begirada. Batzen gaituzten gauzak banatzen gaituztenak baino gehiago al dira? 2010eko amaieran Langraitzeko kartzelatik ETAtik aldendutako kide batzuen gutuna atera zen. Horretan, beraiek eragindako biktimen sendiekin elkarrizketatzeko prest daudela jakinarazten dute. La mirada del otro obrak topaketa baten istorioa islatzen du. Prestaketatik burutzen den uneraino.”

Biharko saioa musika izango da protagonista. Eguerdiko 12:00etan, Maider Legarretak Bullying-aren aurkako kontzertua eskainiko du. Arratsaldean, 20:00etan, Joaquin Estefania, Ana R. Cañil, Manolis Tyrakis eta Stella Tyrakis adituek Grecia y la Censura Economica titulupean bilduko dira mahai-inguruan.

Ostegunean ere, mahai-ingurua programatu da Jose Luis Pitarch, Ramon Tamames eta Iñaki Anasagastirekin: Las Censuras del 23 F. Dokumentala ere eskainiko da: El País con la Constitución.

Azaroaren 11n, Victor Heredia kantautoreka kontzertua eskainiko du, eta hurrengo egunean, beste kontzertu bat egongo da, kasu honetan Valentina Lisitsak emanik. Biak ala biak, 20:00etan.
Egunotan ere, Las Portadas del 23 F (otsailaren 23ko egunkari-azalak) izeneko erakusketa paratuko dute BBK aretoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button