ARTEA

Pernan Goñi baino ausartagoa da “Alexis Hojaldre”

Pernan Goñi artista bilbotarrak marrazkiak eta grabatuak paratu ditu hiri horretan dagoen Anti liburu-dendan. Oraingoan, baina, Alexis Hojaldre goitizenarekin aritu da erakusketa ontzen. Erakusketan ikusgai dauden grabatuak La Taller galeriako Maite Martinezekin egin ditu elkarlanean.

Hojaldre, Pernan baino ausartagoa da, esperimentalagoa; Hojaldre-ren aburuz, marraztea parranda egitea da, eta bere marrazkiek ez dute xede zehatz bat. Ez da Graphic Recording, ez komikia, ezta ilustrazio komertziala ere, marrazten du marrazteagatik, bere iritziz, marraztea plazer hutsa delako: bizitzeko marrazten du.

Honela dio artistak: “Gehien gustatzen zaizun arlo horretan profesionalizatzea, infernu hutsa bihur daiteke”. Hasieran, kaiera txiki eta errotulatzaileekin aritzen zen Hojaldre; orain, berriz, tinta txinatarrarekin eta luma-mutur zaharrekin.

Grabatuekin, ostera, tentuz aritzen da Hojaldre, askoz diziplina neketsuagoa baita. Zehaztasun handiarekin aritu behar da, “txikikerietan jardun behar duzu”. Halere, zehaztasun horrek eskatzen duen moteltasun horretan gero eta erosoago dago: “Izugarri gustatzen zait!”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button