
Gaur, ekainaren 2an, Jakinduriek mundue erreko dau! bertso-zientzia saioa egingo da 18:30ean, Ondarroako Kofradia Zaharrean. Hamar urtez Ondarroan ezagutza zientifikoa zabaltzen jardun duen Zientziaren Giltzak elkartearen urteurrena ospatzeko, EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Ondarroako Udalak, Zientziaren Giltzak elkartearekin elkarlanean, bertso-zientzia emanaldia antolatu dute.
Miren Basaras, Josu Lopez-Gazpio eta Ainara Sangroniz zientzialariek berba hartuko dute. Miren Basaras Mikrobiologian doktorea da eta EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakaslea da eta birusen fama txarrari erreparatuko die haren hitzaldian. Josu Lopez-Gazpio Kimikan doktorea da eta Udako Euskal Unibertsitateko Goi-mailako Online Institutuko irakaslea da. Ainara Sangroniz Kimikan doktorea da eta, gaur egun, EHUko Kimika Fakultateko irakaslea eta ikertzailea da.
Zientzialariekin batera Josune Aramendi eta Andoni Egaña bertsolariak izango dira errimak sortuko dituztenak. Guztiekin batera, Kike Amonarriz ere egongo da.