ARTEA

Lekeitioko Udako Arte Erakusketan parte hartzeko deialdia

Bertako herritarrek arte diziplina ezberdinez gozatzeko aukera emate aldera, Lekeitioko Udako Arte Erakusketan izen ematea zabalik dago apirilaren amaiera arte. Udako Arte Erakusketak alor ezberdinetako artistengana heldu nahi du, arte aniztasunaren isla izan dadin. Uztailaren 16tik  28ra eta abuztuaren 19tik irailaren 1era bitartean izango da erakusketa.

Parte hartzeko Lekeitioko Kultur Etxera hurbildu edota kultura@lekeitio.com  helbidera idatzi beharko da. Apuntatzerakoan, artistak bere lanen argazki eta dokumentazioa (biografia eta erakusketaren azalpenak) ekarri beharko ditu. Ondoren Lekeitioko Udal Kultur Erakundeak ebaluatu egingo du maila.

Maiatzaren hasieran onartuen eta baztertuen zerrenda aurkeztuko da eta ondoren zozketa baten bitartez hautatuko dira parte-hartzaileak. Lehentasuna izango dute lekeitiarrek eta eskualdekoek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button