MUSIKA

Azkena Rock Festibalak Gasteizko erdigunea musikaz berotuko du

Aurtengo Azkena Rock Festivalaren programazioak Andre Maria Zuria Plaza berotuko du doako kontzertuekin.

Ekainaren 21ean eta 22an izango da jaialdia eta musikaren pasioa partekatzeko abagunea.  Jaialdiko bi egunetan, Tami Neilsonen eta Danny and The Champions of The World taldeek alaituko dituzte hiriko goizak.

Hala, Mendizabalan jaialdia hasi baino ordu batzuk lehenago, eguerdiko 13:30etik aurrera, Andre Maria Zuria Plazan izango da hitzordua.

Country  musikarekin, eta generoko handiekin konparatuta, Tami Neilsonek eta Danny and The Champions of The World taldeek aldakako mugimenduaren erritmoa ekarriko dute Andre Mari Zuria plazara. “Talde oso kontsolidatuak dira eszenan eta kritikak hala goretsita, soul, rockabilly, blues eta country nahasketa koloretsu batez, letra subertsiboak dira haien ezaugarri”.

Azkena Rock festibalaren programazioa ikusteko, klikatu hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button