ARTEA

“On Paper” erakusketa, kolektiboa eta urbanoa

Bilboko SC Gallery-k On Paper izenburuko erakusketa ondu du, galeriaren seigarren urteurrenaren harira. Erakusketak paperean oinarritutako bost artistaren lanak biltzen ditu, eta zabalik egongo da uztailaren 18ra arte.

Andrea Btoy, Daniel Munoz , Sixe Paredes, SpY eta Suso33 artisten lanak daude ikusgai; Sergio García Bayón da erakusketaren komisarioa, eta, bertan, marrazkiak, collageak eta argazkiak jasotzen dira.

Hala, Btoy-k kolore biziekin ondutako collageak paratu ditu SC Gallery-n; Daniel Muñozek eduki sinboliko handiak dituzten marrazkiak; Sixe Paredes-ek kutsu urbanoko margolanak; Spy artistak ere, hiri-kutsua duten argazkiak paratu ditu; eta, azkenik, Suso 22 artistak graffitti-tik edaten duten marrazkiak jarri ditu ikusgai.

Street Art, arte urbanoa eta graffittia maite dituzten zaleentzako hitzordu interesgarria da On Paper erakusketa kolektiboa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button