BESTELAKOAK

Eider Eibarrek erakusketa paratu du Durangoko Arteka liburu-dendan

Eider Eibarrek Barrukoa liburuko irudiekin osatu duen Barrukoa Kanpotik  (Argitaletxeaedo) erakusketa Durangoko Arteka liburu-dendan egongo da ikusgai abenduan eta urtarrilean. Egileak liburua eta erakusketa bera aurkeztu ditu joan den ostiralean, Artekan bertan.

Barrukoa Eider Eibarrek bakarka argitaratu duen aurreneko liburua da. Lana berezia da, izan ere, irudiekin bakarrik osatu du kontatu nahi zuen istorioa, testurik gabe.

Barrukoa bidaia bat da, barrura begira egindako esplorazio edo miaketa. “Neskato bat dakusagu lehendabiziko orrialdeetan. Bere gurditxoko arkatz eta margoekin lurra marrazten hasiko da eta halako batean, ezustean, burua sartuko du bere marrazkietan, ostrukek burua lur azpian sartzen duten gisara. Ez, ordea, bere burua ezkutatzeko asmoz, arakatzeko intentzioz baizik”.

Liburuaren harira Barrukoa Kanpotik erakusketa ere prestatu du Eider Eibarrek, eta  ilustrazio originalak erakustearekin batera, bozeto, zirriborro, saiakera eta alde batera utzitako materiala ere aurkeztu du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button