LITERATURA

“Blas de Otero” poesia sariaren irabazleak

Blas de Otero-Villa de Bilbao Poesia Sariaren seigarren edizioan, euskaraz idatzitako lanen artean, Unai Baztarrika Otegiren Arrakalak poesia liburua izan da irabazlea. Gaztelaniazko modalitatean, Jon Obeso Ruíz de Gordoa idazle donostiarraren Invención de la piel lanak jaso du. 6.600 euroko saria du modalitate bakoitzak.

Euskaraz idatzitako lanen artean, Castillo Suárez eta Miren Agur Meabe idazleek eta Jon Kortazar idazle eta literatur kritikariak osatutako epaimahaiak, Mondragon unibertsitateko ingeniari informatiko den Unai Baztarrika Otegik (Beasain, 1982) idatzitako Arrakalak liburua saritu du. Egilea, batxilergoko ikasle garaian Azkue eta Urruzuno Sariak lortu zituen. Ez du inoiz libururik argitaratu, eta sari honi esker bere lehenengo lana argitaratzeko aukera izango du.

Jon Obeso Ruíz de Gordoa aski idazle ezaguna da. Ez baduzue bere lanik irakurri, biziki gomendatzen dizuegu Alimento para moscas (XVII. Lengua de Trapo Saria, 2012 eta Euskadi Literatur Sarien finalista, 2013).

Sariketak gaztelaniazko 443 lan jaso ditu, eta 17 euskaraz, hizkuntza horretan inoiz aurkeztutako kopururik altuena.

Joan den urteko saria Luis Garde Iriarteren Maizter arrotza poesia liburuak jaso zuen. Duela denbora gutxi argitaratu du Erein Argitaletxeak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button