IKUS-ENTZUN

“Ciutat morta” dokumentala Euskal Herrian

Aste honetan Bartzelonako 4F kasuari buruzko Ciutat morta dokumentalaren hiru aurkezpen egingo dira Euskal Herrian.

Filma atzo aurkeztu zen Donostiako Koldo Mitxelenan, Creative Commons festibalaren barruan. Gaur berton, Gernikan egongo da, 19:30ean, Astran. Eta bihar, ekainak 12, Iruñeara doa: 19:00etan, Katakraken. Nontzeberritarrok dokumentala ikusteko aukera eduki genuen eta dokumentazio lan ikaragarri izateaz aparte, zuhurra eta gordina ere bada.

Lau haizetara zabaltzen ari den film honetan, hauxe argitu nahi da:  2013ko ekainaren 8an, 800 pertsona Bartzelonako erdiguneko zinema abandonatu batean sartu ziren dokumental bat proiektatzeko asmoarekin. Eraikin zaharrari Cinema Patricia Heras izena jartzen diote, bi urte lehenago bere buruaz beste egin zuen neska baten omenez. Baina nor da Patricia? Zergatik egin zuen bere buruaz beste? Ze lotura du bere heriotzak Bartzelonarekin? Hain zuzen ere, galdera horien erantzunak jakinarazi nahi ditu ekintza ilegal eta mediatiko horrek: Bartzelonan, egon den korrupzio polizialeko kasurik txarrenetako bati buruzko egia jakin dadila.

Lan honek, besteak beste, dokumental onenaren saria irabazi du aurten Malagako Film Festibalean.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button